1994. urtean
sortutako taldea, Mallorcako herri musika eguneratu eta merezi
duen duintasuna emateko asmoz, horretarako herri gisa definitzen
gaituzten doinu eta abestien irakurketa gaurkotua egin nahi
duelarik.
Gure nortasuna, gure herria, gure hizkuntza eta gure
kultura ditugu kezka, Mediterraneoan gaudela ahantzi gabe eta gure
kultura ondarearen aberastasuna ez dezakegula desagertzera utzi.
Tradiziozko eta autoredun abestien erdi bidean, bost CD ditugu
grabatuak: "Projecte Roig" (1995), "De poetes i altres codolades"
(1997), "Anem de gresca" (1998), "Fent camí" (2001) eta "amb
Coherencia" (2004).
Taldeak Cerverí saria irabazi zuen "Projecte Roig" diskoko "Mai
l'amor es impossible" abestiaz, Toni Roig-en letra eta musika
duena, saria Gironako Prudenci Bertrana Fundazioak eman ziolarik
1996ko edizioan.
MEDITERRANEOA berezko musika gune gisa aitortzen dugu, hasi
hegoaldeko itsas bazterretik eta iparraldekoraino, ekialdea
ahantzi gabe noski.
Tradizioz, denboraren joanean bizirik iraun duten aintzinako soinu-tresnak
erabiltzen ditugu, besteren artean, galtzea nahi ez ditugun balore
guztiak etorkizuneko belaunaldiei iritsi arazi nahi dizkiegu eta.
Beti bezala, gure herria babesteko konpromezuari eusten jarraitzen
dugu, gure hizkuntza eta bizi nahiz sentitzeko era, gure
nortasunaren ezaugarri direnak.
Sormenari ere atea zabalik utzi nahi diogu, musika teknologia
berriei, jatorri etnikoa duten musika berriei, kultura materia
bizia baita beti, eta museoren bateko pieza bilaka ez dadin ari
gara burrukan.
Kulturak egiten ditu pertsona askeak.
|